David Guapok ostiralean Ermua Antzokia beteko du
David Guapo –David Castejón, aktore eta umorista Ermua Antzokira dator ostiral honetan ‘Que no nos frunjan la fiesta’ biraren barne. Guapok Antzokia beteko du, #QUENONOSFRUNJANLAFIESTA ikuskizunarekin. Ez dago sarrerarik, agortuta baitaude orain dela egun batzuk. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Laburbilduz, ordu eta laurden irribarrez lehertzeko aukera.
#QUENONOSFRUNJANLAFIESTA bakarrizketa aurkeztera dator David Guapo. Musika, umorea eta inprobisazioa nahasten dituen espektakulu ezin hobea ikusteko aukera izango dugu. Umoristak, elkarrizketa eta musika bateratzen ditu. Davidek elkarrizketak sortzen ditu eta ez bakarrizketak, ikuskizunetan benetako iritzi aldaketak sortzen ditu ikusleekin. Barreak sortuko dituen espektakulu dibertigarria izango da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du