Sareko hodi zulatuak Goienkale eta San Isidroko hainbat eraikin urik gabe utziko ditu 3 orduz
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezagutarazi du Goienkale eta San Isidro kaleetako hamar bat eraikinek gaur eguerdira artean –hiru orduz gutxi gorabehera- ur edangarririk gabe egingo direla Goienkaleko zati bat berritzeko lanetan sare nagusiko hodi bat zulatu eta gero.
Urik gabe izango diren eraikinak zehatz mehats ondorengoak dira: Goienkale 15, 17, 19 eta 21 eta San Isidroko 5, 7, 9, 11, 13 eta 15. Hodiaren zulatua goizeko bederatziak pasatxoan gertatu izan da Murgil eraikuntzako langileek eta makina kalea zabaltzen ari zirenean fibrozementuko zaharraren deribazio batekin topo egin ondoren. Hodi nagusiari lotuta kalea zeharkatzen zuen beste batekin topo egin dute eta hori zulatu.
Ur kontsortzioa jada lanean da gorabeherari aurre egiteko eta zulatua konpondu eta ura zerbitzua berriz emateko. Kontsortzioaren arduradunek aurreikusi gabeko mozketa eta matxura honek sorturiko eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Ura lehenbailehen emateko gogotik egingo dutela jakinarazi eta, ahal dutenean abisurik gabe, ura emango dute. Hortaz, adi.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea