Ermuko Pressplay giza eskubide jaialdiaren ikus-entzunezko laburpena
Giza eskubideen inguruko Pressplay jaialdia hartu genuen Ermuan iazko urrian. Mundua ulertzeko eta elkartasuna eraikitzeko, giza eskubideak beharrezkoak direla ezagutaraztea eta zabaltzea zen ekimen horren helburua. Musika, zinea eta teknologia berriak ziren programaren ardatza, eta formakuntza tailerrekin, film proiekzioekin, hitzaldiekin eta kulturen arteko kontzertuarekin osatu zen egitaraua. Horren guztiaren bitartez, mundu globalizatuaren arazo nagusiak agerian utzi nahirik. Ermuan urriaren 14tik 21era gertaturikoa hainbat bideo eta ikus-entzunezkoetan jasota geratu zen, Nazioarteko Kooperazioaren udal sailarekin bat antolatzaile izan zen REDOk bere espazioan eskaintzen duelarik.
Ikus-entzunezkora sartu aurreko hitzetan honakoa dio: “Jaialdia, azken batean, aitzakia besterik ez zen izan, konfiantza espazio bat izaki giza eraikitzeko, aldarrikatzen dugun guztia bizitzeko eta hausnarketari bide emateko; ikasteko eta testuinguru komun batetik elkarlanean jarduteko”. Guk egindako bidaia, zinearen, sare sozialen, artearen eta musikaren bidez urrutitik partekaturiko kontakizun hainbaten kontaketa izan zen. Jarraikoa duzue aste horretan eta bere jarduetan gertaturikoaren istorioa, protagonisten ahotan: Pressplay!
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik