Ur sarea berritzeko obrak Probalekun hasi dira eta kale zatia trafikoari itxi egin zaio
Gipuzkoako Ur Kontsortzioa hasita da Probaleku kalean (VI. Mendeurrenak eta Zubiaurrek bat egiten duten tartean) ur-hornidura sarea hobetzeko eta hodi zaharrak aldatzeko obrekin. Kontsortzioak iaz herrian oraindik ere egiteke gelditzen diren inbertsio eta hobetze lanekin aurrera jarraituko du. Pazkoa aste honetan obrei heldu die berriz ere, Goienkaleko berrikuntzari zegozkionak bukatu ondoren. Probaleku kalea itxita dago automobilentzat asteartetik, irteeetarik gabeko kale txikian –Sagarra tabernara dagoen horreta- eta Baldespina Markesaren etxabean dauden garajeetara sartu eta irteteko salbu. Taxien geltokia lekuz aldatu da eta kalearen goiko aldera pasatu. Ur edangarri sareak oraindik duen fibrozementuzko hori zaharra bi fase berezituetan egingo da, lehenik kaleko zati lauan (Sagarrako kalexkatik Zubiaurrekoarekin bat egiten duen lekura artean) eta, jarraian, goiko aldea (Sagarrara sarteko tartetik Akelarre tabernara bitarteko zatia).
2017. urte honetan zehar Ermuko gune askotan oraindik ere baditugun fibrozementuzko sareak aldatzen jarraituko du Gipuzkoako Urak. Lehenengo obra Goienkalen egin berri du, kale horretako 21. zenbakitik Karabixa kaleko izkinara arte. Ekintza honen helburua bikoitza da: batetik, edateko ura hornitzeko saretik fibrozementu materiala kentzea; eta bestetik, sareen antzinatasuna dela eta sortzen diren matxurak, galerak eta kalteak murriztea.
Berrituko den 250mmko diametrodun hoditeria bide garrantzitsu batean dago kokatuta, bai dagokion sekzioagatik, baita hornidura sarearen egituran betetzen duen adar nagusi paperagatik ere. Obraren barne daude fibrozementuzko hoditeriaren berritzea, kontrolerako eta erregulaziorako balbulen eta bestelako elementuen instalazioa, etxeetako hargunea egitea eta zorua hasieran zegoen bezala uztea. Lubaki gehienak automobilen zirkulazio gunean egingo dira, hormigoi inprimatuarekin egindako guneetan batez ere.
Zonaldeak izango dituen afekzioak
Obra osoa burutzeko hainbat aste beharko direla uste da eta denbora tarte horretan, bai ibilgailuentzat eta bai oinezkoentzat, zenbait eragozpen egongo direla adierazi du Ur Kontsortzioak.
Berritu beharreko hoditeriaren ibilbidea dela eta, ibilgailuen gaineko eragina nabarmena izango da, kalea moztuta izango delarik, garajeetara sartu eta irteteko izan ezik. Mozketa eta alukerak Udaltzaingoarekin eta Bulego teknikoarekin koordinatuta ditu obrak.
Gainera, beharrezkoa izan da zenbait aparkaleku aldi batez bertan behera uztea, eta tarteka galtzada itxita mantenduko da, hodi berriak sartzeko lubakiak egitean. Edonola ere, alternatiba guztiak ongi seinaleztatuta egongo dira uneoro. Zamalanak Zubiaurretik egin beharko dira obrak irauten duen denboran. Oinezkoei dagokienez, harguneen kokapen laginak egiten diren bitartean, espaloiaren zati bat hartuko da, baina ez da moztuko. Espaloian bertan lan egiten den uneoro, plataforma bereziak jarriko dira oinezkoen pasoa eta segurtasuna bermatzeko.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak informazio oharrak jarri ditu kaltetutako gunean, eta obrek irauten duten bitartean sor daitezkeen kalteen inguruko informazioa ematen jarraituko du.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea