Rif eskualdearekin elkartasuna Ermuan
Ermuan bizi diren marokoar jatorriko bizilagun gehienak Rif eskualdetik etorritakoak dira. Pasatu den urrian merkatari bat bortizki erail ostean, mobilizazioak hasi ziren eskualde osoan zehar. Hamarkada ugariz baztertuta egon den lurraldeak bere erremin soziala agertu du orain.
Bidegabekeria eta zapalkuntza sentimendu horrek eragindako protesta baketsuak Alhucemas-en egin dira, Rifeko hiriburu historikoan. Bertan, manifestazioak ugaritu egin dira, baita gobernuaren erantzun bortitza ere.
Testuinguru horretan, eta greba eta manifestazioak 7 hilabetez baino gehiagoz luzatuta, agintari marokoarrek indar poliziala eta militarra areagotu dute, herritar-talde aktiboak behin betiko txikitzeko.
Egoera zail horren aurrean, Rifetik etorritako Ermuko bizilagunek eta Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak ekimen ezberdinak antolatu dituzte lurralde horrenganako elkartasuna adierazteko.
Ostegun honetan, ekainak 29, Tarik Idrissi zuzendariaren “RIF 1958-1959: Rompiendo el silencio” dokumentala eskainiko da. Proiekzioa 19:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean, doan, eta ikustaldiaren ostean eztabaida egingo da.
Bestalde, ostiralean, ekainak 30, hainbat ekintza burutuko dira Orbe Kardinala plazan 17:00etatik aurrera, eta egunari amaiera emateko, elkarretaratzea deitu da 20:00etarako Rifeko herritarrekiko elkartasuna erakusteko.
Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu kartela lerro hauen azpian.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik