Emaitza diskretua lortu du Hernandezek Mundialean;azpimarragarri izan dira Orts eta Cullellenak
Valkenburg-en jokatu berri izan den Mundu txapelketak zapore ona utzi dio Espainiako selekzioari, txirrindulari gazteenak lasterketa txukuna eta emaitza onak lortu izan dituztelako. Orts 20. izan da elite kategoriaren estreinan eta Cullell 14. 23 urtetik beherakoetan.
Aitor Hernández (Specialized-Ermua Innpulso) 45. postuan helmugatu zen, atzo Valkenburg hirian jokatutako Mundu Txapelketan. Garaile eta ortzadarraren eleastikoa Wout van Aert belgiarra izan zen, hirugarren aldiz jarraian, gainerako guztiak gainditu eta gero, Mathieu Van der Poel faboritoa baita ere. Mundu Txapelketa korritu ondoren, Aitor Hernandezek aurtengo denboraldiari amaiera emango diola ezagutarazi du.
Espainiatik #TeamESP joandako elite gizon taldeari dagokionez, emaitza onena @felipeorts15 ek lortu du, hogeigarrena eginez bere lehenengo parte hartzean. Bigarren, bost toki atzerago @ismaelesteban_ helmugaratu da (25.) Gazteak eskarmentudunak baino hobeago ibili dira. @ruizdelarrinaga arabarra sailkapeneko 35. sartu da eta, atzetik, @aitorhernandez, esan bezala, berrogeita bost garrena bukatuaz.
Jardunaldia gogorra izan da, zirkuituaren egoerak zailtasuna areagotu egin duelako, lokatza asko zegoen hainbat tartetan bizikletatik jaistea eta oinak lurrean jartzea eskatzen zutenak. Ermuarra lasterketa ia guztian berrogei garreneko postuetan ibili zen, helmugan 45. izanik.
Amaitu ostean, nolabait etsita zegoen, baina “guztia emanda, nahiz eta ezinean ibili” mundu txapelketa jokatu izan duen seigarren edizioan. Ondokoak dira bere adierazpenak: “Mundiala korritzera etortzean ez dugu 45. egitea espero. Egun oso gogorra izan da, diferentzi handiak izanik hasieratik bertatik. Atzetik irtenda aurrera egitea zaila bazen ere, gaur edu nire egunik onena izan eta lortutakoa merezi izan dudana izan da. Agerikoa da aurrerago bukatzea nahiago nuela, baina karrerako baldintzak eta kirolarien maila ikusita, ezin izan dut gehiagorik egin. Mundialarekin amaitutzat ematen dut aurtengo denboraldia, zeina positibotzat jotzen dudan. Analisi sakona egin beharko dudan arren, hasiera baten etxeko lasterketetan aukerak eduki eta mailari eutsi diodala kontsideratzen baitut”.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere