Elkarteekin bilera diru-laguntzen ordenantza berriaren inguruan mintzatzeko
Diru-laguntza publikoen ordenantza orokorra lantzen ari da Ermuko udala, zeinaren bidez interes publikoa duten jarduera pribatuak sustatzeko bideratzen dituen diru kopuru garrantzitsuen emakida eta deialdia arautuko duen. Diru-laguntzak herritarrok parte-hartzeko modua dira, herrian dugun elkarte ugari eta garrantzitsuen bitartez. Ordenantzak barne hartuko ditu, besteak beste, etxebizitza, hezkuntza, kultura, immigrazio, nazioarteko kooperazio, kirola, ingurumena edo enpresen eremuak. Agiriak kanpo uzten ditu gizarte-larrialdietarako laguntzak edo gizarteratzeko udalak ematen dituenak, araubide propioa izan eta gardentasun edo publizitate printzipioetatik at daudelako, baita udalak berak antolaturiko herri ospakizunetan kolaboratzaile izaera dituztenen laguntzak ere.
Diru-laguntzak arautzen dituzten printzipio nagusiak berdintasun, gardentasun, objektibotasun, publizitate eta konkurrentzi librea dira. Horien guztien bidez, zehaztutako helburuak betetzea eta baliabideen erabilera eraginkorragoa izan dadin. Diru-laguntzen 38/2003 lege orokorrarekin eta hori garatzen duen erregelamenduarekin bat etorriz, Ordenantza berriaren proposamenak hasotzen du aldi berean eta berarekin batera Plan Estrategikoa onartu beharra dagoela, non deialdia egin aurretik, aurreikus daitezkeen kostuak, helburuak eta finantzazio iturriak zehaztuko dituen. Plan hori hiru urtez indarrean izango da eta baliabide publikoen erabilerak duen eraginkortasuna neurtzeko balioko du.
Proposamena Udalbatzari aurkeztu zitzaion, urtarrilaren 23an eginiko batzordean, Gai Orokorrak eta Plenora altxatu beharrekoetan. Bileran Ordenantzaren oinarri eta deskripzio den memoria ere aurkeztu zelarik. Ordenantza orokor horren proposamenak aste gutxi barru plan estrategikoa, alor bakoitzeko oinarri espezifikoak eta deialdi komun eta bakarra ere izango ditu, horrek eskabieak aurkezteko epeari hasiera emango dioelarik. Proiektuaren agiria derrigorrezkoa den arau-lanketaren arrastoa jarraitzen ari da, eta urtarrilaren 26tik otsailaren 9ra bitartean jendaurrera jarrita egon da, gu guztion ezagutzarako. Otsailak 8ko ostegunean informazio bilera orokorra izan zuten herriko kolektibo eta elkarteek Lobianoko auditorioan, bertara talde ezberdinetako berrogeita hamar bat ordezkari eta kide bildu zirelarik araudiaren proposamenak eta berrikuntzen berri zuzena jasotzeko. Bilera horren buru izan zen herriko alkatea, Carlos Totorika, berarekin bat izan zirelarik Juan Carlos Abascal alkateordea eta Planifikazio eta Berrikuntza alorreko zuzendari, Rosalia Herrerak. Honek laburpen agiria aurkeztu zuen.
Bildutako guztiei lasai egoteko adierazi zien alkateak, “kolektibo ezberdinetako boluntarioei behar den trebakuntza eta laguntza emateko konpromisoa” hartu zuelarik, pertsonekin bat bidea egiteko ordenantza ezartzen denean eta baita izapide administratiboan ere”. Agintariak izapidetzen duten unitateen eta herritarrak atenditzeko Abiapuntu bulegokoen laguntza eskaini zuen. Totorikak Ermuan ditugun eta asko ahalegintzen diren talde eta elkarte ugarien lana aintzat hartu eta azpimarratu egin zuen; “gure ondare dira, gure udalerriko bizitza hobetu eta aberasteko lan handia egiten dutenak, beren denbora, ahalegina eta lana ipiniaz gizarte osoaren mesedetan” erantsiz. Politikaria harro adierazi zuen Ermuan diru-laguntzetan ematen den kopurua garrantzitsua dela eta “oso ongi erabilitakoa, erkidego bezala gu guztioi onura ekartzen diguna. Taldeei ematen diegun euro bakoitzeko, bueltan hamar datozkigu egiten duten lan eta dedikazioagatik”.
Ordenantza 9 kapitulutan egituratua dago, xedapen iragankor, indargabetzaile eta azken izanik. Lehen kapituluak printzipio orokorrak, kontzeptuak eta jarduerak definitzen ditu. Bigarrenak norgehiagoka bidez laguntzak kudeatzeko prozedura zehazten du hirugarrenak, nominatiboak edo zuzenekoak. Laugarrenak aurrekontua, gastua eta ordainketa kudeatzeko prozedura definitzen. Bosgarrenean, diru-.itzulketak eta horretarako arrazoiak jasoz, eta seigarrenak arau urratzeak eta zigorrak. Azkenik, zazpigarrenak kode deontologikoa jasotzen du.
Elkarteek aste hau dute beren proposamena eta kontsiderazioak adierazteko.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa