Bi astez itxita egongo da Eitzatik Aixola urtegira igotzen duen mendi-pista
Gipuzkoako Urak ezagutarazi du denbora horretan mantenu lanak egingo dituela
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du azpiegitura horren komunikazio kablean mantenu lanak egin ahal izateko Eitza (Zaldibar) auzotik Aixola urtegira igotzeko eta errepidearen paralelo dagoen mendi-pista bi astetan itxita izango duela erabiltzaile ororentzat –oinezko, txirrindulari edo motor gidarientzat-, apirilaren 3ra bitartean, hori barne.
Horrela jaso eta ezagutarazten da zonaldeko arduradunak prestatu eta zabaldu duen oharrean, zeina Mendaron luzatua dagoen eta aste honetako 20. eguneko data duen. Oharrean zehazten denez bidearen bi sarrerak seinaleztatuak egongo dira, afekzioaren berri emateko kartelak jarriko dituztelarik. Amaitzeko, oharrak eragozpenak barkatzeko eta erabiltzaile garen inguruko herrialdetako biztanleoi kolaboratzeko eskatzen digu.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea