Zortzi talde lehiatuko dira asteburu honetan Ermuko Kadeteen III. Futbol Txapelketan

06.04.18
Kirolak

Ermua Kirol Taldeak Monroe Intelligent Suspension kadeteen arteko III. Futbol Txapelketa antolatu du larunbat honetarako, apirilak 7. Txapelketa Teodoro Zuazua udal futbol zelaian lehiatuko da, eta zortzi talde arituko dira bertan.

Talde antolatzaileaz gain, Lehen Mailako Ligan aritzen diren 7 kluben harrobien ordezkariak izango ditugu Ermuan: Athletic Club (Bilbo), Real Racing Club (Santander), Deportivo Alavés, Real Sociedad, SD Eibar, Osasuna eta Celta (Vigo).

Txapelketa lau klubez osatutako bi taldetan banatuko da, eta partiduak goizez eta arratsaldez jokatuko da, 09:30en eta 18:00en artean. Hori horrela, ligaxka izango da finalerdietara iritsi arte; hor, A taldeko lehen sailkatuak B taldeko bigarren sailkatua izango du aurrez aurre, eta A taldeko bigarren sailkatuak, aldiz, B taldeko lehen sailkatua.

Final handia 18:00etatik aurrera jokatuko da, eta amaitzen denean, sari banaketa ospatuko da.

Partidu guztien ordutegiak eta kartela Ermua Kirol Taldearen webgunean nahiz lerro hauen ostean kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere