Bahamontes Martxa Zikloturista lehiatuko da igande honetan Ermuan

03.05.18
Kirolak

Gaztela Mantxako Kultur Etxeak Martín Bahamontes zikloturista klasikaren XXIII. edizioa antolatu du igande honetarako, maiatzak 6. Lasterketa ezagunak Gaztela Mantxako Erkidegoen Batzordearen, Espainiako Txirrindularitza Federazioaren, Ermuko Udalaren eta  Udal Kirol Erakundearen babesa jaso du.

Aurreko urteetan bezala, probak bi ibilbide ezberdin izango ditu. Lehenengoa laburragoa izango da, 99 kilometrokoa, hain zuzen, eta Ermutik abiatu ostean, Gontzegaraine (365 metro) eta Ixua (607 metro, 1. Maila) mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek. Bestalde, bigarren ibilbidea luzeagoa eta gogorragoa izango da, eta 130,3 kilometrotan zehar, aurrez aipatutako bi mendateez gain, 3. mailako Areitio (313 metro) eta Trabakua (440 metro) ere igo beharko dituzte parte-hartzaileek.

Txirrindulari guztiak Orbe Kardinala plazatik abiatuko dira igandeko 08:30ean, eta helmuga ere bertan kokatuko da.

Izen-emateak Gaztela Mantxako Kultur Etxearen webgunean nahiz Agirre Kirolak eta Sferico dendetan bete ahalko dira. Federazioaren lizentzia duten txirrindulariek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 25. Gehienez ere 300 pertsonak parte hartu ahalko dute, guztien segurtasuna bermatze aldera.

Probari izena ematen dion Federico Martín Bahamontes txirrindulari ohiari omenaldia egiteaz gain, urtero beste txirrindulari baten ibilbidea oroitzen da egun horretan. Aurtengoan, zazpi aldiz Espainiako txapeldun izandako Eneritz Iturriaga Abadiñoko txirrindularia omenduko da, eta proban bertan ere parte hartuko du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere