'Invitación de Boda' filmaren proiekzioaz agur esango zineklubak irailera arte

29.05.18
Ermua Antzokia

Zine-klubaren aste honetako saio eta proiekzioak amaiera emango dio denboraldiari, irailera artean. Ostegunean Annemarie Jacir zuzendariaren ‘Invitación de Boda’ tituluko luzemetraia ikusi ahal izango dugu. Ekoizpena palestinarra da, 2017koa eta 96 minutuko iraupena duena. Sariak jaso izan ditu Locarno eta Mar de Platako jaialdietan. Generoa drama da, 7 urtetik gorako ikusleentzat aproposa dena. Sarrera orokorrak 3,7 euro balio du eta emanaldia iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da.

Sinopsia

Shadi(Saleh Bakri)Italian bizi izan den palestinarra da, urte batzuek egin ondoren Nazaret bere jaioterrira bueltatzen dena. Ez da borondatez bueltatzen, derrigortasunez baizik “wajib” delako aginduari jarraiki, bere arrebaren ezkontzarako gonbiteak banatu behar baititu aitarekin batera Abu Shadi (Mohammed Bakri). Egiteko hori betetze aldera, hirian zehar ibilbide luzeari ekingo diote Volvo auto zaharrean. Bidai horretan hainbat ikuspuntua gerian jartzen dituzte; zer den palestinarra atzerrian izatea eta nolakoa den bere jatorrizko lekuan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25