Ongaraiko ur-jolastokia bihar zabalduko eta Errekaldeko igerilekua aste bete beranduago

22.06.18
Abisuak eta matxurak

Ongaraiko ur-jolastokia bihartik hasi eta irailaren 10era bitartean egunero zabalik izanen da, goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara bitartean. Horrela erabaki eta iragarri du, Obra eta Herri-lan zerbitzuak. Uda ofizialki hasi da, udaberria iragan zaigula konturatu ez bagara ere, aurtengoan ez duelako eguzkirik ez berorik egin. Ikasturtea amaitu denez eta egutegiaren arabera udan gaudenez, bainuak hartzeko sasoia datorkigulako. Horregatik, herrian ditugun bi azpiegiturak martxan izanen ditugu aste honetatik hasita. Hori horrela, datorren larunbatean -ekainaren 30ean- zerbitzuan jarriko da Errekaldeko igerileku naturala.

Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren eskerretara dagoen zonaldean itzalkinak jarriko dira, iaz egin bezala.

Berano Errekaldeko igerilekua ere, zabaltzear: datak eta ordutegia

Datorren ekainaren 30eko ostiralean, Berano-Errekaldeko igerileku naturala irekiko da. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 10era arte. Igeri-leku natural hori garbituta eta betetzen hasiko da, larunbatean prest izateko.

Sorospen zerbitzua ere izango da, alorreko enpresa batek beteko duena, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era. Bi sorosle izango dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere erabilgai izango ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea