20 ikuskizun berrik osatzen dute Ermua Antzokiko kultur programazioa

07.09.18
Ermua Antzokia

Agustín Jiménezen Curso de interpretación bakarrizketak emango dio hasiera kultur agendari

Ermua Antzokiak irailetik abendura bitartean eskainiko dituen ikuskizunen programazioa aurkeztu du Beatriz Gamiz Kultura arloko zinegotziak. Kultur agendak 20 ekitaldi batzen ditu guztira, eta antzerkiak, musikak, dantzak eta umoreak tartea izango dute bertan.

Programazio “anitza” da, “ikus-entzuleen zaletasun ezberdinak barnean hartzen dituena kalitatezko eduki erakargarriekin”, zinegotziak azaldu duenez.

Agustin Jimenez aktore umoretsuak emango dio hasiera egitarauari datorren hilaren 21ean, ostirala, Curso de interpretación bakarrizketa dibertigarriaren eskutik. Jarduera horretaz gain, urte amaierara bitartean 5 antzezlan, 8 kontzertu, dantza ikuskizun bat, haurrentzako 4 obra eta bertsolari saio batez gozatzeko aukera izango dugu Antzokian.

Gorka Otxoa, Melani Olivares, Unax Ugalde edota Marta Hazas aktore ezagunak izango ditugu datozen hilabeteetan herriko eszenatoki gainean, Juntos eta Si no te hubiese conocido antzezlanak aurkezten.

Musikari dagokionez, popa, rocka, folka eta bluesa bezalako estilo ezberdinak uztartuko dira Antzokian, eta Revólver, Izaro, Xoel López eta Marta Soto artisten kontzertuez gozatu ahalko dugu.

Azkenik, haurrentzako ikuskizunen atalean, Markeliñe konpainiaren Euria obra da guztien artean nagusi, 2017an haurrentzako ikuskizun onenaren FETEN saria irabazi baitu.

Ikuskizun guztietarako sarrerak asteazkenetik aurrera, irailak 12, izango dira salgai. Lobiano Kultur Gunean (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara), BBKren orotarako kutxazainetan edota Kutxabanken webgunean eskuratu ahalko dira txartelak.

Ermua Antzokiko programazioa Ermuko Udalak bultzatzen duen kultur politikaren barne kokatzen da; bertan, kulturaren promozioaren aldeko lana argi islatzen da. “Arteak eta kulturak gure gizartea garatzeko dituzten onuretan sinesten dugu; hori horrela, ikuskizunen eskaintzan nahiz horietara sarrera izatean, diskriminaziorik ez izateko lan egiten dugu”, azaldu du zinegotzi ermuarrak.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25