Revolver taldeak ‘Básico’ diskoaren 25. urteurrena ospatuko du Ermua Antzokian
Carlos Goñi Revolver taldeko burua Ermuan izango dugu ostiral honetan, urriak 5, Antzokian kontzertu akustikoa eskaintzeko. Básico diskoaren 25. urteurreneko biraren barnean dago Ermuko emanaldia; izan ere, bere hirugarren lan hori Revolverren ibilbideko lehenengo arrakastetako bat izan zen.
Abeslari, gitarrajole eta konpositore madrildarra baxu-jotzaile eta perkusio-jotzaile bate lagunduta egongo da Ermuan, eta pasatu den otsailean 25 urte bete dituen Básico diskoari errepasoa eman eta taldearen arrakastak berriro oholtza gainera ekarriko dituzte. Revolverren ibilbidean mugarri izan da aipatutako diskoa, eta omenaldia egingo zaio.
Taldearentzat ezinbestekoak diren beste abesti batzuk ere joko ditu Carlos Goñik; horrela, Revolverren kanta bakoitzaren nolakotasuna ezagutzeko aukera paregabea izango da. Carlos Goñi aurrez aurre, bitartekorik gabe, ezagutzeko parada bikaina izango da kontzertua.
Emanaldia ostiral honetan 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian.
Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean edo Kutxabanken webgunean (sarrera bakoitzeko 0,60 euroko errekarguarekin).
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean