Bertan behera geratu den 'Si no te hubiera conocido' obraren ordez 'Smooking room' antzeztuko abenduan
Abenduaren 21rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Si no te hubiera conocido” ikuskizunaren emanaldia aldatu behar izan dela aditzera eman du Ermuko udal kultura sailak, produktorak bertan behera uzteko erabaki hartu ondoren. Hori horrela, Gabonen atarian ezingo ditugu herriko antzokian Marta Hazas eta Unax Ugalde eduki. Antzezpen horren ordez banatzaile beraren “Smoking room” tituluko antzezpena programatu da, Carlos Chamarro, Secun De La Rosa, Pepe Ocio, Canco Rodríguez, Nico Romero eta Felipe G. Velak antzeztutakoa.
Lobiano Kuturgunean zuzenean sarrera erosi zituztenak bertara joan daitezke hilabeteko apean , astelehenetik azaroaren 15era arte, sarrerak entregatu eta dirua berreskuratzera. Hala ere, sarrerik itzuli nahi ez bada sarrera berberak “Smoking room” ikuskizunerako ere balio izango dute.
Aldaketa horrek ikus-entzuleei eragin eta sortu dakizkien eragozpenak barkatzeko eskatzen du Kultura sailak, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izanik ere.
Jarraian bertan behera utzitakoaren ordez programatu dugun ‘Smooking room'' antzezpenaren bideoa usten dizuegu:
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean