Rodrigo Sorogoyenen ‘El Reino’ filma Ermua Antzokian proiektatuko asteburuan

16.10.18
Ermua Antzokia

Zine aste berri bati ekingo dio Ermua Antzokiak. Osteguneko zineklubean J. Marti eta J. Serra bikoteak zuzendutako eta Kilian Jornet, Camino al Everest tituluko dokumentala ikusi ahal izango dugu. Lanak Kilian Jornet mendizalearen ibilbidea hurbilduko digu, azpimarratuz everestera igoera bikoitza egin zuela eta etengabe erronka berrian bila ibili ohi dela. Mendiaren inguruko dokumentala baino gehiago da, protagonistaren pertsonalitatea ezagutarazi nahi dituelako. Irudietan Alpeetara eta Himalayara egindako igoerak ikusi ahal izango ditugu, mundu honetan kokatzeko behin baino gehiagotan arraro sentitu izan denaren hitzak tartekatuz. Proiekzioa Artarrai taldeak antolatutako Mendiko XVI. Jardunaldien egitarauan baitakoa da. Kilian Jornet, camino al Everest jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, betiko legez, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialari larunbat arratseko zazpi eta erdietan helduko diogu, Un océano entre nosotros filma britaniarrarekin. Zuzendaria James Marsh da eta aktore protagonistak Colin Firth eta Rachel Waisz. Honakoa ere, abentura filma da, baina kasu honetan itsasoa ardatz duena. 1968an Britainiako aire armadaren beterano batek, munduari itzulia geldialdirik gabe globoan ematea helburu duen Golden Globe Race lasterketan parte artesa erabakiko du. Abentura erdian ondorio latsak eragingo dituen erabaki bat hartuko du. Filmak kontatutako istorioa erreala da, abentura eta handikeria uztartzen ditu, horren ondorioak agerian jarriz. Un oceano entre nosotros filma ikusteko aukera izango dugu larunbat arratseko 7:30etan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena, El Reino tituluko filma espainiarra da, Rodrigo Sorogoyenek zuzendutakoa. Aktore bikainak biltzen ditu; besteak beste, Antonio de la Torre, Josep María Pou, Ana Wagener eta Barbara Lennie. Intrigako thrillerra da, ustelkeri politikoan murgiltzen dena. Autentikoa, indartsua, interpretazio bikainak eta gidoi on bat uztartzen ditu. El Reino lan suntsitzailea eta, aldi berean, pizgarria da. Estatura jauzia egiteko aukera duen Autonomia bateko idazkari orde batek bere bizitza perfektua erortzen ikusiko du, ustelkeria trama batekin bere eta lagun mina lotuko duen filtrazioak ezagutzen direnean. Amorruz eta talentuz gainezka dago, lan zorrotz eta, seguruenik, beharrezkoa den kontakizun honetan. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7:30etan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gaztetxoen emanaldian, igande arratseko 5etan, Ana y Bruno titulukoa proiektatuko dugu. Filma dibertigarria etxeko gaztetxoentzat.

Argibide eta zehetasun gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25