‘Forjarien kanta’ musikalak Ermua Antzokia girotuko du ostiral honetan
80. hamarkada, Ermua. Herriko enpresa batek negozioa behin betiko ixteko arriskua bizi du, lursail horietan luxuzko etxebizitzak eraiki behar dituztelako. Bertako langileek, ordea, enpresaren errentagarritasunaz jabetuta, lanean jarraitzeko irtenbideak aurkitzeko direnak eta bi egingo dituzte, langabezian geratzeko arriskupean. Topatuko al dute konponbiderik kale gorrian geratu aurretik?
Hortik abiatuko da Forjarien kanta, Juanma Cano ermuarrak sortutako musikal berezia. Eibarko Koro Gazteak eta Forjarien Bandak parte hartzen dute Ermuarren izaera islatzen duen lan honetan. Ikuskizunak, gainera, musikal ezagunenetako abesti entzutetsuenak berreskuratzen ditu.
75 minutuko iraupena du obrak, eta Maite Lorenzok eta Juanma Canok burutzen dute zuzendaritza artistikoa. Musikari dagokionez, aldiz, Xabier Oruesagasti eta Elena Martin dira zuzendariak.
Ikuskizuna ostiral honetan, urriak 19, 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude jada 8 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan bertan.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean