Larrialdietarako Plana eguneratu dugu Ermuan eta Babes Zibileko Batzordeak agiria ontzat eman du

19.10.18
Hiritarren Segurtasuna

Udalbatzaren Osokoak egin duen azken bileran –urriaren 9an- Larrialdietarako Udal Planaren eguneratzea onartu zuen aho batez, organo gorena osatzen duten sei alderdien –PSE-PSOE-EE, EH Bildu, EAJ-PNV, Se puede Ermua Ahal da, PP eta Irabazi taldeen- botoekin. Planaren eguneratzean aspektu garrantzitsu bi daude azpimarratzeko; lehena, arrisku egoeratan jarraitu beharreko prezedurak eta horrelakoei erantzun bat emateko moduak lantzen dituen agiriaren berrikuspena eta eguneratzea herritarren Segurtasuneko langileek egin dutela. Bigarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak berrikuspena eta eguneratzea ontzat eman dituela Gasteizen orain egun batzuk egindako ohiko bileran. Horretan, Ermuko plana ontzat zuten, bizkaiko beste lau herrietako eta Gipuzkoako beste 5eko ekin batera.

Larrialdietarako Ermuko Planak guztira 8 agiri hartzen ditu barne, horiek 73 orrialdetan garatzen direlarik. Lehenengo agirian xedea eta aplikazio eremua zehazten dira. Bigarrenak lurraldea aztartzen eta hirugarrenak ustezko arriskuak identifikatzen. Laugarrenak prebentzioan egin beharrekoaz mintzatzen. Bosgarren agiriak antolakuntza, organigrama, funtzioen deskrizioa eta taktika operatiboak ukitzen. Seigarrenean, operatibotasuna hizpide du. Zazpigarrenean lurraldeko planarekin bat egiteko moduak eta goragoekin uztartzeko sistemak garatzen. Zortzigarren eta azken agiriak, plana mantentzeko modua jasotzen. Planak lau eranskin ditu gehigarri; baliabideen katalogoa, demografia, kartografia eta herritarrak norbere burua babesteko neurrien zerrenda.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz