Izarok ‘Eason’ lan berria aurkeztuko du ostiralean Ermua Antzokian

24.10.18
Ermua Antzokia

Izaro kanta-egile eta abeslari mallabitarrak udazkeneko kontzertu biraren barnean geldialdia egingo du Ermuan, Eason azken lana aurkezteko.

Izaro Andres Zelaieta 1993ko Gabonzahar egunean jaio zen Mallabian, eta egun Donostian bizi da. 2014an hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise abestiaren eskutik, eta jarraian Om lehen diskoa kaleratu zuen. Ordutik, Iker Lauroba, Oriol Flores, Julen Barandiaran eta Garazi Esnaola musikariekin batera igotzen da oholtzetara. Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoak ingurukoak harrapatzen ditu era saihestezinean.

Pasatu den otsailean argitaratu zuen Izarok Eason bigarren lana, urteko diskorik itxaronenetakoa, bikaina eta zoragarria. Martxoan diskoa aurkezteko birari ekin zion antzoki handietatik hasita, eta Arriagan eta Victoria Eugenian sarrera guztiak agortu zituen. Hortik aurrera Madrilen, Bartzelonan, Galizian eta Mexikon izan da, besteak beste, eta orain Ermua Antzokian izango dugu bere ahots apartarekin eta abesti xarmagarriekin gozatu dezagun.

Kontzertua ostiral honetan izango da, urriak 26, 22:15etik aurrera Ermua Antzokian. Azkeneko sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25