San Martin azoka egunean beranduago ixteko baimena izango dute establezimenduek

31.10.18
Hiritarren Segurtasuna

Herriko establezimenduek asteburu honetan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Udalak, XXIX. San Martin Azoka dela eta. Hori horrela, azaroaren 10eko larunbatean, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi ordu gehitzeko baimena dute.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta kopuruetan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaizkie. Ordutegiak zehaztuta daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapena ondorengoa da:

Itxiera ordutegiak
Taldea Ohiko ixteko ordutegia
Ostiralak, larunbatak eta jai bezperak
XXIX San Martin Azoka
Azaroak 10
1 23:00 00:30 02:30
2 01:00 02:30 04:30
3 02:30 04:00 06:00
4 04:30 06:00 08:00
  • 1. taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
  • 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3. taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4. taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

36/2012 dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

14/2014 dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.

Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas.

Horrez gain, gogoratu behar da baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.

Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz