Larunbateko erasotzailea epailearen aurrean deklaratu eta psikiatria unitatera bueltatu da

12.11.18
Hiritarren Segurtasuna

Oraindik ezezagun direnen eta zehaztu gabe dauden arrazoiengatik larunbat arratsean paseatzen zihoan 68 urteko emakumeari eraso eta lesioak eragin zizkion 40 urteko gizonak, S.Z. inizialak dituenak, Durangoko epailearen aurren deklaratu du gaurkoan eta psikiatria unitatera bueltatu da segidan, herriko Udaltzaingoaren zuzendariak gaur ezagutzera eman duenez. Erasotzailea aste-bukaeratik psikiatri unitatean ingresatuta dago, agenteek atxilotu eta guardiako epaileak aurreikusi eta ezarri zizkion neurriei jarraiki. Udaltzaingoaren partean jasota dago emakumeak aitortu ziela atzetik kolpatu eta lurreratua izan zela, lurrean zegiela lepotik heldu eta itotzen saiatu zela. Emakumeak kolpeak zituen, odoletan zegoen eta hiru hotz falta zituen ahoan udaltzain agenteak asistitzera iritsi zirenean. Zauritua zegoela ikusita larrialdietara deitu eta berarekin gelditu ziren ospitalera eraman zuen anbulantzia iritsi bitartean.

Gertakizunean izan ziren agenteek lekukoen adierazpen eta deskripzioa jaso eta eibarko Ertzaintzari jakinarazi zioten. Ertzainek eta udaltzainek autorea identifikatu eta atxilotzeko zereginari ekin zioten elkarlanean eta beranduago harrapatu eta atxilotu egin zuten goardiako epaitegiaren esku jarriz, non deklarazioa hartu ondoren psikiatri unitate batean sartzeko agindua eman zen, dagokion epaiketa egin bitartean.

Zentzutasun eta lasaitasunaren aldeko deia

Juan Carlos Abascal alkateak gertakizunaz mintzatu izan da gaur arratsean eta “lasaitasuna” eskatu digu ermuar guztioi. Agintariaren esanetan “horrelako gertaera bat herriko edozein auzotan eta Euskal Autonomi Erkidegoko edo Espainiako edozein herritan gerta zitekeen”. Hortaz, ez da komenigarria “haserre biziaz edo beldurraz gidatzea eta, are gutxiago, sare sozialetan inolako zentzurik ez eta ezagutzarik gabe esan eta idazten ari diren guztiari bide edo sinesgarritasunik emateko. Ikerketaren emaitzei itxaron behar dugu epaiketa paralelo bat egin gabe” erantsiz.

Udal agintariak erasoa jasan zuen emakumearen familiarekin hitz egin du eta Udalbatzaren laguntza eta babesa eskaini dio behar dutenerako. Emakumea jada etxean dago, errekuperatzen.

Ezagutzen diren datuen arabera gertaera ez da sexu erasoa izan eta, lapurretarena ere baztertu egin dute ikertzaileek. Herriko Udaltzaingoak aditzera eman duenez, autoreak ez zituen aurrekari penalik.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz