Garagardoaren I. festa gauzatuko Ermuan gaurtik igandera bitartean

22.11.18
Kirolak

Ekitaldiaren antolatzaile Scorpio Areto Futbol taldea da, azaroren 22ko ostegunetik 25eko igandera bitartean gauzatuko dena. Elkarteak horrelakoetan ohiko eta tipikoak diren jateko eta edateko produktuak eskainiko ditu, herriko plaza nagusian jarri duen karpan. Txosna hori zabalik izango da gaur eta bihar (ostegun eta ostiralean) arratsaldeko sei eta erdietatik gau erdira bitartean, bihar ordu erdi gehiago jai egun bezpera izateagatik. Larunbatean eta igandean goizez ere zabalik izango da, eguerdiko 12etatik arratseko 5etara bitartean eta, gero 6:30etatik gaueko edo goizaldeko hamabi eta erdietara bitartean. Igandean gauerdira artean, ordu erdi lehenago itxiz.

Scorpio taldeko jokalari eta kideek mostradorean eta zerbitzari lanetan txandak egingo dituzte, lagun eta senitartekoen laguntzaz. Txosnan bost garagardo mota eskainiko dute: horia, tostatu edo gorria, beltza nazionala nahiz nazioartekoa, guztion gustuak asetzeko: Keler, Free Damm, Bock Damm, Estrella Damm, Radeberg, Blue Ribbon edo Oro Bilbao. Eta akietan, ohikoak diren txerri-ukondoa eta saltxitxak alemaniar erara.

Ekimen honen bidez dirua bildu nahi dute, finantzatu ahal izateko. Scorpiok sareetan adierazi duenez “gaurko da egun handia. Denbora eta buruhauste ugari dedikatu dioguna. Plaza hurbil zaitezte, guztia zuen gustukoa izatea espero baitugu. Ea udazkeneko azken zati honetan eguraldia lagun duten jendea animatu, gozatu eta lana merezitakotzat jotzen duten datorren urtean II. Edizio prestatzeko beste.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere