Aitor Hernandezek emaitza postibioa lortu du Abadiñon eta balekoa Ametzagan
Specialized-Ermua Innpulso markek babesten duten Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak emaitza kontrajarriak lortu ditu azken asteburuan korritu dituen lasterketetan. Larunbatean, Abadinoko udal sari nagusian podiumetik hurbil geratu zen, helmugan laugarren sartu ondoren. Igandean, aldiz, Zuiako San Andres sarian ezin izan zuen bere mailarik onena eman eta zortzigarren postuan amaitu zuen karrera. Proba biak UCI erakundearen C2 mailakoak ziren.
“Gau eskasa pasatu dut, ondo ezik. Kantsaturik altxa naiz ohetik, gorputz osoa nahasia izanik. Bezperan egindako esfortzuaren ondorio, nire ustez” zihoen Specialized etxeko txirrindulariak Zuian zortzigarren sartu eta gero. “Larunbatean egindakoarekin geratzen naiz, sentsazio onak izan bainituen, nazioarteko proba izanik laugarren amaitu bainuen. Gaur besterik esan nahiko nuke baina gaur ezin izan dut gehiagorik egin, ez naiz ondo aurkitu. Hasieratik karrera gogorra izan behar nuela sumatu dut. Beste txirrindulariak sasoitsu egon dira, aitortu eta zoriondu besterik ez dagoelarik, bereziki Felipe Orts, bi egunetan jarraian garaile izan eta hasieratik bukaera arte nagusitu delako”.
Datorren asteburu luzean, beste bi proba korrituko ditu Aitor Hernandezek, lehena Puente Viesgon (Kantabrian) eta bigarrena Igorren (Bizkaian).
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere