Ostalariek ixteko ordutegi berezi eta zabalagoa izango dute Gabon eta Urte Berriaren ospakizunetan

04.12.16
Hiritarren Segurtasuna

Herrian ditugun ostalaritzako establezimenduek abenduaren 15etik aurrera eta hurrengo asteburuetan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Udalak, Gabon eta Urte Berriko jai egunak direla-eta. Hori horrela, abenduak 15eko larunbatetik eta 2019ko urtarrilaren 6ra bitartean, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi ordu gehitzeko baimena dute.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia.

Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta kopuruetan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaizkie. Ordutegiak zehaztuta daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapena ondorengoa da:

Establezimenduen ordutegiak
Taldea

Ixteko ordua

(urriaren 1etik-maiatzaren 31ra)

Ostiral, larunbata

eta jai-egunetan

Gabon eta Urte Berri jaiak

Ohiko taldea

(abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra)

Ostiral, larunbata

eta jai-egunetan

1 23:00etan 00:30etan 01:00etan 02:30etan
2 01:00etan 02:30etan 03:00etan 04:30etan
3 02:30etan 04:00etan 04:30etan 06:00etan
4 04:30etan 06:00etan 06:30etan 08:00etan

Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas. Horrez gain, gogoratu behar da baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.

Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz