Igorreko ziklokrosean bigarren izan da Aitor Hernandez

10.12.18
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Ermua Innpulso etxe eta erakundeek babesten dutena) Igorreko XLII. Ziklokroseko podiumera igo da, garaile izan den Javier Ruiz de Larrinaga txirrindulari arabarren atzetik helmuga bigarren igaro eta gero.

Txirrindulari ermuarra garaipenaren bila ibili zen modalitateko euskal ‘katedralean’ baina Larrinagaren nagusitasuna argi izan zen, helmugan bakarrik sartuz minutu erditik gorako abantailaz bigarren izan zen Hernandezekiko.

Lasterketa amaitu ondoren Aitorrek honako adierazpenak egin zituen: “lasterketa konplexua izan da, ostegunean ezin izan nuen korritu gastroenteritisagatik eta oraindik ez naiz erabat errekuperatu. Larrik merezimendu osoz irabazi du, zoriondu besterik ez dago. Asteari erreparatuta eta beti irabazi nahi dudan arren, bigarren postua ontzat ematen dut. Unerik onenetan ez egonda ere, irabazten saiatzea garrantzitsutzat jotzen dut”.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere