Denboraldiko hamabigarren garaipena lortu du Aitor Hernandezek Oñatin
Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak aurtengo denboraldiko hamabigarren garaipena lortu du Aitor Hernandezek Oñatin bart Euskal Federazioak antolatuta jokatu izan zen IX. Ziklokrosean.
Ermuarra azkarrena izan da goiz eguzkitsuan, zirkuitua lokaztua eta gorabeheratsua izanik. Hernandez helmugan bakarrik sartu zen, Javier Ruiz de Larrinaga bigarrenaren aurretik minutu batekin.
Lasterketaren amaieran Hernandezek honako adierazpenak egin zituen: “Garaipenak beti dira garrantzitsu, hortaz pozarren nago hamaikagarrena lortu izanagatik. Zirkuitua oso polita izan da, lokatzarekin eta une oro gora-beherekin, ziklokros modalitate purua! Antolatzaileei eskerrak ematen dizkiet egindako ahaleginagatik. Sasoian izateaz pozik nago, aurreko asteko arazoak atzean utzi ditudalako eta beste emaitza on bat erantsi ahal izan dudalako.
Datorren astean, abenduaren 23ko igandean Nafarroan izango da Hernandez, Iruñako 1ngo ziklokrosean berriz ere dena emateko prest.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere