Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek ‘Din, dan, don’ ikuskizuna antzeztuko dute
Hemen dira Gabonak! Gari, Montxo eta Joselontxo gure pailazoak festa handi bat prestatzen ari dira egun berezi hauek ospatzeko. Guztiok gonbidatuta gaude jai erraldoi honetara: lehenik, ikuskizuna ikustera etorri diren haurrak, benetako protagonista izango direnak; baina baita helduak ere, oroitzen duten haurtzarora bueltatuko baitira. Festa honetan denetik topatuko dugu: barreak, umorea, musika, abenturak, abestiak… eta ikusle mota guztientzako sorpresak.
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo ezagunek Din, dan, don ikuskizuna aurkezten digute, 60 minutuz haur nahiz helduak entretenituko dituen Gabonetako festa handia.
Ikuskizuna ostegun honetan, abenduak 27, 17:00etatik aurrera eskainiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 4 euroren truke Lobiano Kultur Gunean (kontsulta ezazu zerbitzuaren ordutegia hemen), Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean