Aitor Hernandez, Iruñan ere garaile

27.12.18
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak (Specialized-Ermua Impulso) denboraldiko hamabigarren garaipena eskuratu du igande honetan Pamplona-Iruña Ziklokrossaren lehenengo edizioan.

Herriko kirolaria denboraldiko lasterketa nafar bakarrean irabazle izan da. Sei segundoko tarteagatik aurrea hartu dio Gorka Izagirre errepideko txirrindulari profesionalari, eta Jose Antonio Diez Arriola izan da podiuma osatzen hirugarrena.

“Garaipen berri batek beti ematen du poza, are gehiago sentsazio onekin lortu ostean. Garrantzitsua da ahalik eta lasterketa gehien irabaztea, jendeak zu ikustea eta lehiatzen dudan proba bakoitzean maila ona eskaintzea, beraz, oso gustura nago egindako lanarekin. Gorkaren aurkako lehia oso gogorra izan da, bizi-bizi aritu baita”, azaldu du Hernandezek lasterketa amaitu ostean.

Txirrindulari ermuarrak lasterketa oso garrantzitsua izango du aste honetan, Euskadiko Txapelketan lehiatuko baita Beasainen.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere