‘Alizia Lurralde Miresgarrian’ haurrentzako antzerkiarekin amaituko da 2018ko kultur programazioa

28.12.18
Ermua Antzokia

Lewis Carrollen Alizia Lurralde Miresgarrian ipuin klasikoa bizitzeko aukera izango dugu asteburu honetan Glu Glu ekoiztetxearen eskutik. Konpainiak haurrentzako antzezlan egokitzapena aurkeztuko digu, ikastearen edertasuna eta beharra azaltzen dituena.

Alizia ahizparekin parkean dabil arratsalde pasa. Ahizpak liburuak irakurtzen ari da askaria jan bitartean, baina Aliziak ez du jateko asmorik, ezta irakurtzekorik ere, oso aspergarria iruditzen baitzaio. Orduan, Untxi Zuri Hizlari batekin topo egin eta haren atzetik abiatuko da. Horrela, kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu, Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa, elikadura eta hizkuntzak ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera, dibertigarria ere badela.

Euskarazko antzezlan hau bereziki 3 eta 9 urte arteko haurrei zuzendua dago. Egokitzapena Galder Perezek sortu eta Maitane Zalduegi-Viarrek zuzendu dute, eta Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Olatz Ganboa eta Iñaki Maruri aktoreek emango diote bizia eszenatoki gainean 60 minutuz.

Alizia Lurralde Miresgarrian larunbat honetan, abenduak 29, 17:00etatik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian, bertako 2018ko kultur programazioari amaiera emanez. Sarrerak salgai daude lau euroren truke Lobiano Kultur Gunean (ikus ezazu hemen zerbitzuaren ordutegia), Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25