Aitor Hernandezek egun eskasa eduki eta ezinean korritu zuen Beasainen
Aitor Hernandezek (Specialized-Innpulso marken babesa duenak) ez zuen bere egunik onena eduki igandean Beasainen, non Euskadiko Ziklokros txapelketa jokatu zen, urtea amaitu aurreko azken proba. Ermuarrak ezin izan zuen bete seigarren aldiz garaipena lotzeko desioa eta elite-23 urte azpitikoen taldean laugarren posizioan zeharkatu zuen helmuga. Garailea Javier Ruiz de Larrinaga izan zen, laugarren aldiz proban. Hernandez laugarren helmugaratu zen, garailearen, Xabier Murias gaztearen eta Gorka Eizagirreren ondoren. Hernandezek ezin izan zuen gehiagorik eman, fisikoki ez baitzen ondo aurkitzen, gau eskasa pasa eta gero. Nolanahi ere, asko sufrituaz bukatu eta aintzat hartzeko posizioan sartu zen helmugan, podiumera eta guzti igoz.
Specialized etxeko txirrindularia ez zen gauza izan bere mailarik onena emateko, gaua lorik egin gabe egon baitzen “sabeletik ondo ezik”. Eguna argitu zuenean, molestiekin segitzen zuen eta horrek bere aukerak gutxitu zituen.
Lasterketaren ondoren honako hitzak adierazi zituen Hernandezek: “hasieratik gaizki pasa dut eta asko sufritzea tokatu zait eliteetako hirugarren izateko eta podiumera igotzeko. Eguneko baldintza gogorrak izan dira; hotz asko eta zirkuitua labainkorra egon baita. Asfaltaturiko malda latza…espero bezala. Egun txarra izateak etsita uzten dizun arren, horrelakoetan ez dago ezer egiterik. Gaurkoa amaitu da, errekuperatu behar dut Ormaiztegin nahiz Espainiako txapelketan onena eman ahal izateko”.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere