Udalbatzak jarduera politikoari berrekingo dio astearte honetan
Gabonetako jaiez eta Urte Berrira sarreraz gozatzeko atseden egun batzuen ostean, Ermuko Udaleko zinegotziak astearte honetan bilduko dira 2019ko lehenengo Gai Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordeari ekiteko.
Saio horretako eguneko gai-zerrendak bost puntu ditu, eta 09:30ean hasiko da Alkateak bilkuran dauden zinegotziei egiten dien gonbidapenarekin, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten. Jarraian, azkenengo bilkurako akta onesteko bozketa egingo da, 2018ko abenduaren 18koa, hain zuzen.
Eguneko hiru puntu nagusietan gai ezberdinen inguruko informazioa eskainiko da. Batetik, Ermua Mugi! toki-estrategiaren baitan jarduera fisikoa, elikadura osasungarria eta ongizate psikologikoa sustatzeko programen kudeaketa eta koordinazioaren aurkezpena egingo da. Jarraian, Ermuko Saihesbidearen inguruan hitz egingo da, eta amaitzeko, Baldespina Markesaren txandakako aparkalekuaren barne araudian egin nahi diren aldaketak azalduko dira.
Bilkurari dagokion dokumentazio gehigarri guztia eskuragarri dago esteka honi jarraiki.
Gogorarazten dizuegu Informazio Batzordea zuzenean eskainiko dela streaming bidez Ermuko Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean. Gainera, saioa amaitu eta bost egun igaro baino lehenago, bideoa nahieran izango da eskuragarri.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa