'Expediente 64', 'El regreso de Ben' eta 'El Grinch' filmak asteburuko eskaintzan Ermua Antzokian

08.01.19
Ermua Antzokia

Negu gorrian gaude, zine denboraldian buru-belarri murgildurik. ‘Urrezko globo’ sariak deritzatenak ezagutu berri ditugu eta Hollywoodeko Oscar sarietarako gero eta gutxiago geratzen da. Bitartean, pantaila handiko lanez gozatzen jarrai dezakegu gure herrian bertan. Ermua Antzokiak aste honetarako beste lau titulu berri eta interesgarri dakarzkigu. Urtarrileko bonoak 16,90 € balio du eta horrekin 13 filma ikusi ahal izango ditugu. Bonoa, jada, salgai dago eta Lobianon edo antzokiko takilan erosi dezakegu.

Osteguneko zineklubean Alice Rohrwacher idatzi eta zuzenduriko ‘Lazzaro feliz’ titulua ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Lazzaro bihotz oneko nekazari gaztea da, La Inviolata herrixkan bizi dena, munduaren aurrerapenetik at eta Alfonsina Luna markesaren kontrolpean. Bertan nekazarien bizitza ez da inoiz aldatu, betiko legez, esplotatuak izaten jarraitzen baitute, beraiek Lazzaroz aprobetxatuaz. Uda baten Lazzaro Markesaren seme den Tancrediren lagun egiten da. Adiskidetasin berezia izango da eta Lazzaroren bizitza betirako aldatuko du. Europako zinean lau sarirako izendapena izan du. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertziala larunbat arratsean hasiko gara ematen, zazpi eta erdietan Christoffer Boe zuzendari danimarkarraren ‘Expediente 64. Los casos del departamento Q’ tituluko filmarekin. Intrigazko thrillerra da, iaz Sitgeseko jaialdian saria jaso zuena. Aurkikuntza batek hasiera ematen dio istorioari: horma faltsu baten atzean hiru gorpu momifikatu aurkitzen dira mahai baten inguruan. Laugarren aulki bat hutsik dago. Carl Mørck ikerlariak eta horren laguntzaile Assadek arrastoei jarraituko diete, esperimentu medikoak gauzatzen dituen erakunde bateraino. Erakundean laugarren aulkian nor egon behar zuen deskubritzen saiatuko dira. Lana Q sailaren kasu berria izango. Luzemetrai hau igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8.30etan ere ikusteko parada izanen dugu.

Zine komertzialaren asteburuko bigarren proposamena Peter Hudges zuzendariaren ‘El regreso de Ben’ filma da. Drogamenpekotasunaren inguruko drama, zeinak Lucas Hedges eta Julia Roberts dituen aktore protagonistak. Ben Burns etxera bueltatzen da familian Eguberria pasatzeko. Holly Burns amak ongi etorria eman bezain pronto konturatzen da zerbait gertatzen dela, sufritzen baitago. Hollyk ahal duen guztia egingo du bere familia erortzen ez lagatzeko, 24 orduen buruan bizitza goitik behera alda dezaketelako. El regreso de Ben filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 19:30etan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gaztetxoen igande arratseko 5etako emanaldian habon hauetako arrakasta ikusi ahal izango dugu: ‘El Grinch en 3D’’. Animazio lana da, Yarrow Cheneyk eta Scott Mosierrek elkarlanean zuzendu dutena. Urtero Gabonetako ospakizunen aitzakian bertakoek bakardade eta lasaitasuna alde batera utzi eta neurririk gabeko jai zaratatsuetan murgiltzen dira. Aurtengoa hirukoiztu egingo dela iragartzen dutenean Grinch pertsonaia pakea eta isiltasuna berrekuratzeko modu bakarra dagoela pentsatzen du: Eguberria lapurtzea. Pentsatu bezala, Santa Claus pertsonaia ordeztuko du gabon gauean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25