‘Jonas Kaufmann bajo las estrellas’ operaren proiekzioa ikusgai Antzokian
Hasi berri dugun sei hilerako kultur programazio berriari hasiera emango dio aste honetan Ermua Antzokiak. Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera ‘Jonas Kaufmann bajo las estrellas’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Jonas Kaufmann tenore alemaniar ezagunak zuzeneko musika errezitaldi bat eskaini zuen 2018ko udan Berlingo Waldbühne herrian 20.000 ikusle baino gehiagoren aurrean izarrez beteriko eta zuzeneko gau liluragarri batean. Sarrerak 8 euro balio dute eta jada salgai daude Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean (www.kutxabank.es). Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.
Emanaldian Jonas Kaufmannek Anita Rachvelishvili mezzosopranoarekin kantatzen du Rundfunk-Sinfonieorchester Berlin orkestraren musikaz lagunduta eta Jochen Riederren zuzendaritzapean, Kaufmannek Vedi, Mascagni edo Leoncavalloren ariak, besteak beste, eskaini zituen, bai eta “Torna a Surriento”, “Cor’ngrato”, “Mattinata”, “Parla più piano”, “Caruso” eta “Il canto” bezalako italiar abesti herrikoiak ere. Guztia udako gau baten xarmaz aire zabalean eta izarpean.
Gau italiar horren errepertorio zabalarekin Caruso eta Pavarotiren pausoei jarraitzen die Jonas Kaufmannek, baina, bere ahotsaren tinbre bikainarekin kutsu emanez.
- Musika-zuzendaria: Jochen Rieder
- Orkestra: Rundfunk Sinfonieorchester
- Interpreteak: Jonas Kaufmann eta Anita Rachvelishvili
- Iraupena: 120 minutu.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean