Zorterik ez du izan Espainiako txapelketan Aitor Hernandezek

14.01.19
Kirolak

Aitor Hernandez zazpigarren lekuan zeharkatu zuen bart Pontevedrako Illa das Esculturas herrian jokatu zen Espainiako ziklokros txapelketa. Ermuarra itxaropentsu atera zen eta bezperan onenen artean edo behar bada podiumean egoteko aukerak izan zitzakeenaren ustez, Usteak ustel suertatu ziren eta amaieran zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Ermuarrak proba hasi eta gutxira lurrera joan zen, gorabehera horrek emaitza markatu zuelarik.

Hernandezek proba ondo hasi zuen eta zirkuituaren lehen zelaian azkenean garaile suertatu zen Felipe Ortsen atzetik zihoanean erori egin zen. Jausi ondoren, laugarren posizioan geratu zen eta hainbat txirrindularik gailendu eta gero, zazpigarren lekuan bukatu zuen proba.

Proba amaitu ostean honako adierazpenak egin zituen Hernandezek: “Ondo atera naiz, lehenengo zelaira lehenengo sartu naizen arren, ondorengo lehen bihurgune bustian eta Felipen Ortsi jarraitzen nionean lurrera joan naiz, kolpatuz. Altzatu eta posizioak errekuperatu nahi izan ditudan arren ezinezkoa suertatu zait, erori ondorengo beldurrak ere galgatu egiten ninduelako. Aurrekoekin zirkuitu azkar honetan ezin izan dut bat egin. Haizeak aurretik eman digu eta atzetik nituen hainbat korridorek aurreratu egin naute. Emaitza hobea lotu izango nukeen denboraldi amaiera honetan motibazio gehiago mantentzeko, baina kirola horrelakoa da”.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere