Zine eskaintza zabal eta erakargarria:'Yuli', 'Kurks' eta ‘El Regreso de Mary Poppins’
Aste eta zine eskaintza berriari hasiera emango diogu gure erreferentziazko aretoan: Ermua Antzokiak estreinako lau luzemetrai eskainiko ditu ostegunetik datorren asteko astelehenera bitartean, guztiak interesgarriak eta berri-berriak. Programatutakotik aipagarri dira Carlos Acosta dantzari kubatarraren bizitza kontatzen duen ‘Yuli’ eta ‘Kurks’ K-141 urpeko-ontzi nuklear errusiarraren istripuak eragindako tragedia. Eta ikusle gazteenentzat nahiz familientzat ‘El Regreso de Mary Poppins’ bertsio berria. Hortaz, ugari, anitz eta guztia ona. Segidako lerroetan laburbilduko dugu.
Osteguneko zineklubean Steve McQueen zuzendariaren ‘Viudas’ titulua poriektatuko dugu iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filma britainiar hau iaz estreinatu zen. Kontakizuna Chicago hirian kokatzen da. Komunean ezer ez eta bizitza oso ezberdina duten lau emakumeen ingurukoak hurbilduz. Konpartitzen duten gauza bakarra beren senar hiltzaileek zordun utzi izana da. Egoera estutu eginen da Veronica, Alice, Linda eta Bellek beren bizitzako erantzukizuna gain hartzen dutenean eta arau propioekin etorkizunari aurre egiteko konspirazioa abian jartzen dutenean. Jatorrizko bertsioak emango da, gaztelaniazko azpitituluekin.
Larunbatean iritsiko zaigu zine komertziala ikusteko parada. Arratseko zazpi eta erdietako emanaldian Iciar Bollain zuzendariaren ‘Yuli’ titulua. Filma drama bat da, Kubako Carlos Acosta dantzariaren bizitza kontatzen duena eta, iaz estreinaturikoa baita ere. Kolore beltzeko lehen dantzaria izandakoren bizitzako bidaia tenporala da, balleteko paper garrantzitsuenak –nahiz jatorrian dantzari zurientzat idatzitakoak izan- dantzatu zituenak Houston Ballet edo Londreseko Royal Baller konpainietan. Lanean dantzariak berak umetatik heldutasunera arte pasatako esperientziak kontatzen ditu. Acostak arrakasta eta nazioartean ospea jaso arren ez ditu inoiz ahaztu bere jatorria eta sustraiak. Goya sarietarako 5 izendapen izan ditu. Larunbat arratsaldeko aukeraz gain, filma hau igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izanen dugu.
Atal komertzialeko bigarren proposamena ‘Kursk’ titulua da, larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango duguna. Ekoizpen belgikarra da, Thomar Vinterberg zuzendariak iazko urtean estreinatu zuena. 2000. urteko abuztuan ‘Kurks’ K-141 urpeko-ontzi nuklear errusiarrak istripua izan zuen maniobrak egiten zegoenean, horren ondorioz eztanda erraldoi bi izan zirelarik. Ezbeharra areagotua gertatu zen nazioarteko agintariek negargarri jokatu zutelako, mundu osoa kezka betean murgildurik utziz. Marinelak bizitzari eusteko dena emango dute eta familiak desesperatu egingo dira oztopo politiko eta senideak erreskatatzeko dituzten aukera urrien aurrean.
Azkenik, haur eta gazteentzako igande arratsaldeko 5etako emanaldian ‘El regreso de Mary Poppins’ bertsioaz gozatzeko parada izanen dugu. Maitagarria eta puri-purian dagoena. Mary Poppins haurtzain ia perfektua da, gaitasun apartak dituenak eguneroko zereginak abentura ahaztezin eta fantastiko baten bihurtzeko. Mary bueltan dugu Banks familiaren belaunaldia berriari laguntzeko eta etxeko giroan zoriontasuna eta magia berreskuratzeko, galera tragiko baten ondoren jota baitabiltza.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean