Jose Sacristan Ermuan izango dugu ‘Señora de rojo sobre fondo gris’ lanarekin
Miguel Delibes idazlearen Señora de rojo sobre fondo gris lanaren egokitzapeneko protagonista da Jose Sacristan aktore ezaguna. Jose Samanok zuzendutako antzezlan honetan, ofizioan urteak daramatzan pintore bat aurkezten zaigu, aspalditik sormen-krisialdia pairatzen ari dena. Bere emaztea, bere bizitzan guztia izan zena, ustekabean hil zenetik ezin izan du berriz ia ezertxo ere pintatu.
Egoera horretan egonik, oso gazte zirela ezagutu zirenetik, bizitza osoan irmoki maiteminduta izan dituzten une ederrak oroitzen ditu. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, 48 urterekin ustekabean heriotza eragin zion gaixotasuna agertzen hasi zen.
Antzezlan honetan heriotzara etengabe doan maitasun istorio bat kontatzen da, erratu ezinezko trazuak zituen Espainia hartan kokatzen gaituena, poztasunaz eta horren galeraz mintzatzen dena, eta gizaki bakoitzaren intimitatera eta emozioetara iristen dena, egiaren bide zuzen eta arruntetik.
Dramatismoz betetzen den amodioa, lehenik zaratatik egin gabe agertzen den eta gero sekulako etena sortzen duen gaixotasuna tarteko. Argiz betetako “gorriz jantzitako emakume” baten erretratu hunkigarria, “fondo gris” baten gainean, bere amaiera ekartzen duten egoera ezberdin guztiekin.
90 minutuko iraupena du antzezlanak, eta ostiral honetan, urtarrilak 18, 22:15etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian. Sarrerak 15 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan bertan.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean