Zinerik onena hileko programazioari amaiera emateko: 'El Rey', 'Dantza', 'Miamor perdido' eta 'Spider-man'
Urtarrileko programazioaren azken asteari hasiera emateko prest dugu Ermua Antzokia. Aste honetako programazioaren ezaugarri nagusi produkzio nazionalak dira -4 filmetatik 3 baitira espainiarrak- nahiz eta emanaldi guztietakoak –zineklub, komertzial nahiz gazteenena- benetan aipagarriak izan. Asteko eskaintza osatzen dute honako tituluak: El rey’, ‘Dantza’, ‘Mi amor perdido’ eta ‘Spiderman, un nuevo universo’ 3Dn.
Osteguneko zineklubean ‘El Rey’ titulukoa eskainiko dugu, monarkia espainiarraren amets gaiztoa, Alberto San Juan eta Valentin Alvarezek elkarlanean zuzendutakoa. Komedia bat da. Parodiaren ukituak dituena eta 85 minutuz luzatzen dena. Espainiako historia hurbilenaren pasartean jorratzen ditu, protagonistak direlarik Juan Carlos I. errege ohia, Franco, Adolfo Suarez, Felipe Gonzalez, Juan Luis Cebrian, Carrera Blanco, Martin Villa edo Puig Antich. Guzti horiek transizio eta demokraziaren hasierako pertsonaiak dira. Filmak XX. mendearen bigarren zatian politikan eta ekonomian gertatu izan zenaren inguruko beste bertsio bat emango digute. Aktoreen artean Luis Bermejo, Alberto San Juan eta Willy Toledo ditugu. Betiko legez, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialari hasiera emango dio larunbat arratseko 19:30etan Telmo Esnal zuzendariaren ‘Dantza’ tituluak. Generoa musikala da eta euskal dantzen eta horien sinbologiaren bidez bizitzaren eta gizakiaren garapenaren inguruko istorioa konposatzen da. Ahaleginaren inguruko istorioa da, naturaren domeinua, mitoak, bizirauteko borroka, festa, amodioa eta heriotzaz hitz egingo diguna eta kontakizun horretan keinuak, abestiak, erritmoak eta hizkuntza ez berbalaren adierazpen ugariek dantzen bidez eratzen den diskurtso nagusia janzten dute. Filma hau igande gaueko 10etan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren aukera komertziala Emilio Martinez Lázaro zuzendariaren ‘Miamor perdido’ komedia erromantikoa da. Barrez lehertzeko moduko istorio honetan aktore ezagun piloa dugu, protagonistak Dani Rovira eta Michelle Jenner badira ere, ospe handiko beste hainbat ere baidtugu, besteak beste, Pablo Carbonell, Antonio Resines, Lucia Delgado, Agustín Jimenez eta Joaquin Reyes. Mario eta Olivia erabat maitemintzen dira. Harreman onenak ere mukatu egiten direla onartuta, arratsalde batean haserretu eta amodiozko istorioa bukatutzat eman eta eten egiten dute. Haserrearen erdian partekatzen zuten katua izutu eta ihes egiten du. Katu xelebrea da, kaletik atera eta adoptatu egin baitzuten eta bakarrik kasu eginen du valentzieraz hitz egiten bazaio. Oliviak bai katua eta bai harremana hildakotzat emango ditu, aldiz Mariok eutsi eta mantendu egingo du. Bikotearen arteko gatazka horretan denak balio du. ‘Miamor perdido’ larunbat gaueko 10etan, igande arratseko zazpi eta erdietan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Azkenik, haur eta gazteen igande arratseko 5etako emanaldian, marrazki bizidunetako ‘Spider-man, un nuevo universo’ 3Dn ikusi ahal izango dugu. Super heroi ospetsuaren azken bertsioa da. Miles Morales gazteak super-botereak eskuratuko ditu armiarma batek koska egin ondoren eta ordutik bizitza bikoitza mantenduko du, institutuko ikasle arrunta eta hiriko gaizkileei aurre egiten dien heroia. Miles zorioneko izango da Peter Parker maisua ezagutu eta haren laguntza jasoko duelako. Elkarrekin lan egin beharko dute arrisku handi bat gelditzeko.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean