Hastear da pertsona nagusientzako 2.0 irakurketa tailer berria

28.01.19
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako 2.0. irakurketa tailer berria gehitu du ekintzen egitarauan. Helburua pertsona nagusiak irakurketa digitalaren munduan murgiltzea da, eta horretarako, tabletak erabiliko dira, mundi digitala ezagutzeko eta sarean dauden tresna desberdinak (egunkari digitalak eta blogak, esaterako) erabiltzeko.

Irakurzaletasuna sustatzea eta pertsona nagusiak liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuetara hurbiltzea dira tailerraren beste helburuak.

Ekimena otsailetik maiatzera bitartean garatuko da, hamabost egunean behin egingo diren ordubeteko zortzi saiotan banatuta. Ostegunetan bilduko dira parte-hartzaileak, 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Gunean.

Gizarte eta informatika alorretako profesionalek osatutako Burulogy enpresa ermuarrak dinamizatuko du tailerra.

Ekimena doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da. Izen-emate epea otsailaren 5ean, asteartea, amaituko da, eta parte hartu nahi duten pertsonek liburutegira bertaratu, 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi beharko dute izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa emanez.

Plaza baino pertsona gehiago inskribatzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda otsailaren 6an, asteazkena, argitaratuko da liburutegiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki