Zineklubak eta ‘Un asunto de familia’ filmak amaiera emango urtarrileko zine programazioari

29.01.19
Ermua Antzokia

Osteguneko zineklubak amaiera emango dio urtarrileko zine programazioari. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarraren ‘Un asunto de familia’ filma proiektatuko dugu. Drama bat da, pobrezia jotako familia baten ingurukoa, eta 121 minutu irauten ditu. Jatorrizko bertsioan eskainiko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak sari ugari bildu ditu iaz estreinatu zenetik eta guztien artean aipagarri dira, besteak beste, Cannes jaialdiko urrezko palmondoa lan onenarentzat; Urrezko Puxika sarietarako izendapena eta Oscar sarietarako aukeratua, ingelesezko hizkuntzan egin gabeko filmen artean.

Otsailerako kontratatu diren eta asteburuan Antzokian eskaintzen hasiko garen filmen aipamenak datozen egun eta asteetan emango ditugu, Kultura saila ezagutarazteko parada izanen duenean.

Sinopsia

Osamu senideak arazoak ditu aurrera egin ahal izateko. Bizirauteko kideek lapurreta txikiak egin behar izaten dituztelarik. Lapurreta horietako baten ondoren, Osamuk eta semeak neskatila batekin topo egiten dute, bakarrik kale gorrian eta hotsak hiltzen dagoena. Osamuren emazteak hasieran ez du bere etxean hartzerik nahi baina neskatilatxoa oso esker oneko eta gozoa denez gero, azkenean onartu egingo dute. Neskatilaren bilatzeko ikerketari hasiera ematen zaionean aldiz, familia berri horrekiko lotura kolokan jarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25