Aste honetan konponduko dira Gipuzkoa Etorbidean euriagatik matxuraturiko semaforoak

31.01.19
Hiritarren Segurtasuna

Gipuzkoa Etorbidean euriagatik matxuraturiko eta zerbitzuz kanpo dauden semaforoak aste honetan konponduko dira, Hiritarren Segurtasunerako bozemaileak aditzera eman duenez. Aurreko asteko euri jasak –honetan ere mantenduko direnak- ez zuten kalte azpimarragarrik eragin, ohiko ur-putzuak eta uhar edo ur-jaitsierak. San Antonio auzoan euri asko izaten denean ohikoa dugun –mendi maldan behera, trenbidea zeharkatu eta errepidean –autobus geltokiaren parean eta Laminados Velasco enpresa zenaren aurrean- pilatzen ohi den horietako bat izan genuen beste behin. Ur pilaketa horrek errepide azpitik pasatzen den kablea busti egin zuen eta matxura eragin.

Matxura zela eta, Gipuzkoa Etorbidea 8ko semaforoa –Doner Kebab eta Abierto hasta el Amanecer establezimenduen aurrez aurrekoa) eta Eibarko noranzkoan hurrengokoa, -16. zenbakiaren aurrez aurre- autobus geltokia dagoen lekuan itzalita geratu ziren, seriean konektatuak daudelako batera lan egiten dutela ziurtatzeko (sinkronizaturik) mantentzeko. Matxuraren berri jaso bezain pronto mantenuaz arduratzen den ETRA Norte enpresari abisatu zitzaion, teknikariek urak eragindako matxura zela frogatuz. Itzalita geraturiko hiru semaforoetatik Gipuzkoa Etorbidea 16koa konpondu da, kable zaharra berri batengatik ordezkatuta. Semaforo hori berreskuratzeko saiakera egin da, jende gehienak erabiltzen duena izanik eta bihurgune batean kokatuta egonez nahiz ikusmen gutxienekoa denez, arriskutsuena zela kontsideratu baitzen.

San Antonio auzoko autobus geltokiaren aurrean dagoena semaforoa asteburutik itzalita mantendu da, berrekuratzeko kable berri bat sartu behar delako. Zonalde arriskutsua dela eta kontuz pasatu behar zela adierazteko Udaltzainek adi! Abiadura gutxi eta kontuz pasatzeko deia egiten duten seinaleak jarri dituzte. Horrez gain, gora behera gerta zitezkeela eta, zonaldean zaintza lanak areagotu eta beren presentzia bikoiztu egin dute. Aste honetan kable berriak jartzea eta matxura konpontzea aurreikusita dago, kaltetutako zaharrak erretiratuz. Bitartean, Udaltzainek errepideak dituen zebra-bide guztietan adi eta kontuz ibiltzeko eskatu du, zuhurtasuna areagotuz euria egiten duen egunetan gutxiago ikusten baitugu auto-gidari guztiok. Saihesbidea irekita dagoen arren, oraindik orain trafiko dezente izaten baita hirigune barneko errepidean.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz