Aitor Hernández: ‘denboraldiarekin pozik, beti ere, gehiago nahi izan arren’

04.02.19
Kirolak

Denboraldiari amaiera eman dio Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) txirrindulariak, urritik urtarrilera arte antolatu diren hogeita hiru (23) lasterketetan parte hartu ondoren. Horietatik guztietatik, 12 lasterketatan garaile izan da eta, irabazitakoetan bereziki azpimarratzen ditu Txirrindularitzako Euskal Federazioak antolaturiko Challenge-a eta Burgoseko Diputazioaren Saria, hiru probetan nagusi izan baitzen.

Urrian denboraldia hasi eta berehala garaipenak metatzen hasi zen bost lortuaz: Los Corrales de Buelna (Kantabria), Urduña eta Burgoseko hiru probak (Fresno de Rodilla, Medina de Pomar eta Villarcayo). Euskadin antolatutako probetan nagusi izaten jarraitu zuen azaroan, garaipena lortuaz Legazpin, Arbulun eta Lezaman eta Kantabriakoetan Torrelavegan eta Colindresen, hurrenez hurren. Abenduan, aldiz, beste bi garaipen lortu zituen:Oñatin eta Iruñan. Nazioartekoetan berriz, podiumean izan zen Elorrion, UCIren C1 mailakoan; Abadiñon (C2an) laugarren izanik; zazpigarren Laudion (C1), zortzigarren Ametzagan (C2); bederatzigarren Manlleu eta hamargarren Vic herrietan, biak C2 kategoriakoak.

Kirolararien balorazioa ondorengoa da: “denboraldi hasieratik hainbeste garaipen lortu izanak lasaitasuna eman zidan, atzetik etorri behar zuen guztiari aurre egiteko konfiantza gehiagoz. Euskadin jokatutako probetan nagusi izatea eta beste hainbatean maila ona erakustea positiboa deritzot. Hamabi garaipen lortzea ez da batere erraza eta horregatik pozik nago, nahiz eta, beste podiumen bat edo beste gehiago lortzea nahiko nukeen, batez ere, nazioarteko UCI mailakoetan”.

“Denboraldiko lehen zatia, esan dudan bezala, ona izan nuen arren, beste kirolariek ere sasoia hartzen joan ziren eta garaipen bakoitza gero eta gehiago kostatzen zen. Hortaz, azaro eta abenduan irabazteak pozik egotekoa da, Espainiako Kopan hirugarren izatea bezalaxe erregulartasunaren erakusle delako. Beasainen jokatutako Euskadiko txapelketa ez nuen modurik onenean hasi, bezperako gaua ondo ezik izan nintzelako, Ormaiztegin nahiz Espainiako Txapèlketa garrantzitsurako ere erabat errekuperatu gabe egon nintzelarik. Guztiok nahi izaten dugu beti sasoirik onenean egon une garrantzitsuenetan eta horregatik ematen dit amorru Pontevedran ehuneko ehunean egon ez izana, dena eman eta, behar bada, Mundialean izateko txartela eskuratu”.

Orain atseden egunetan dago eta berriz entrenamendu saioetara bueltatuko da, XCO denboraldi laburrari ekiteko, Euskadiko txapelduna baita. Datorren neguan lokatz gehiagoren bila prest izateko! Agurtu aurretik, gogoan hartu eta eskerrak adierazi dizkie babesa etengabe ematen dieten etxe eta erakunde guztiei, bere lan taldeari eta baita, inoiz kale egiten ez duten zaletuei.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere