‘Border’, ‘El Gran Baño’, El Blues de Beale Street’ eta ‘Bumblebee’ proiektatuko ditu Antzokiak
Otsaileko aste berri honi dagokion zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Otsaila eta zinea eskutik doaz beti, izan ere, estatuko ‘Goya’ sarien ekitaldia nahiz Ipar Amerikako ‘Oscar’ sarien gala otsailean izaten baita beti. Esan bezala, estatukoa pasa berri dugu eta filma sarituenak jada ezagutzen ditugu, bigarren hori hileko azken igandean -24an- egingo delarik. Bien artean, pantaila handian eta negu gorrian zine onenaz gozatzeko aukera izaten jarrai dezakegu. Otsaileko bonari dagokionez, gogoratu zine komertzialeko nahiz zineklubeko 12 titulu ikusteko aukera emango digularik. Bonoa Antzokiko takilan nahiz Lobiano Kulturgunean ditugu gure esku.
Osteguneko zine-klubean Ali Abbasi zuzendariaren ‘Border’ titulukoa ikusteko aukera izango dugu; zine fantastikokoa, drama eta amodioa uztartzen dituena. 2018ko lana da hainbat sarietarako izendapena jaso duena; esaterako: makillajerik onena Oscar sarietarako, filmarik onena Canne jaialdian; eta baita Valladolideko Seminci jaialdian. Sinopsia: Tina aduanako langilea fina da, usaimen aparta izaten omen duena. Gizabanako errudunak urrutitik antzemateko gaitasuna duela dirudi. Behin, ustez susmagarri izan zitekeen gziona –Vore izenekoa- ondotik pasatzen da eta bere trebetasunak kolokan jarriko ditu. Vorek zerbait ezkutatzen duela jakin badakien arren, ez da gauza hura antzemateko. Ostegun iluntzean, zortzi eta erdietatik hasita.
Zine komertziala deritzanaren barne, larunbat arratseko zazpi eta erdietan ‘El Gran Baño’ tituluaren lehen emanaldia egingo dugu, ikusleen artean oso harrena ona jasan duen lana eta ‘Full Monty’ frantsestzat hartu izan dena. Komedia barregarri honen zuzendaria Gilles Lellouche da eta 101 minutu irauten ditu. Sinopsia: Berrogei urte bete eta bolada horretako krisi aldian dauden batzuk igeriketa sinkronizatutako lehen gizon taldea eratzea erabakitzen du. Aurreiritziei aurre eginez eta ingurukoen ulertezintasuna albo batera utzita, sinestezineko abenturari hasiera emango diote zailtasunei aurre egin eta duten onena ateraz, ilusioa eta talde lana oinarri izanik. ‘El Gran baño’ igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala ‘El Blues de Beale Street’ da, Barry Jenkins zuzendari ipar amerikarraren lana. 70 hamarkadan kokatzen den drama da, erromantzea ere ukitzen duena. Kritikak eta akademiak harrera oso ona egin diote eta horregatik hainbat sarietarako hautagai izango da, esaterako: 3 izendapen ditu Oscar sarietarako, protagonista ez den aktore onenarentzat, moldaturiko eta musika banda onenarentzat. Baita Urrezko Puxikak; protagonista ez den aktore onenarentzat (King); eta pelikula eta gidoi onenarentzat BAFTA sarietan. Sinopsia: 70. hamarkada, Harlem auzoan. Tish (KiKi Layne) eta Fonny (Stephan James) bikote gaztea dira, mutilari bortxaketa bat leporatzen diotenera arte. Bikotekidea haurdun dagoela jakiten duenean familiarekin bat dena emango du mutil-laguna errudun ez dela frogatu eta espetxetik ateratzeko, seme-alaba jaio baino lehen. ‘El Blues de Beale Street’ filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7 eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Azkenik, gaztetxoen atalean igande arratseko 5etan, ‘Bumblebee’ titulukoa eskainiko dugu. Zientzia fikzio eta abentura lantzen dituen lana da, Travis Knight zuzendari ipar amerikarrarena. Sinopsia: 1987. urtean Bumblebeek Californiako kostaldean dagoen hiri txiki bateko depositu batean babesa hartzen du. Charlie 18 urte betetzear eta mundua bere lekuaren bila dabilenean Bumblebee aurkitzen du, kaltetu eta matxuratua. Charliek konpontzen duenean, berehala VolksWagen hori arruta baino zerbait gehiago dela konturatuko da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean