Emanaldi bietarako sarrerak agortzear ditu Go!azen 5.0 ikuskizunak
Glu-glu Produkzioak ‘Go!azen 5.0’ tituluko muntaia dakarkigu aste honetan Ermua Antzokira. Pausokak prestatutakoa da eta Idoia Urangak zuzentzen du. Ikuskizunaren bi emanaldi izango ditugu aukeran ostiral arratsaldean: 5etan (bakarrik 50 sarrera) eta 7etan (9 ticket soilik). Hortaz, ikuskizunak ikusmina piztu du, sarrera guztiak agortzear eta edukiera betetzetik hurbil dagoelarik. Sarrerek sei euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak laurogei minutu irauten ditu. Aktoreak Asier Burgete, Iker Villa, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Maria Redondo eta Itziar Urretabizkaia dira.
Sinopsia
Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulerturen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek… Markelek Markel izaten jarraitu zuen.
Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak.
Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean