VI. Mendeurreko eta Zubiaurreko kaeen tartean asfaltatua konpontzeko lanak
Udal Bulego Teknikoak aditzera eman duenez gaur hasiko ditu VI. Mendeurreneko eta Zubiaurre kaleen artean dagoen zati bateko bide zuloak konpontzen hasiko da gaur, hain zuzen ere, Farmaberri eta Irudi argazki denda ohiaren arteko zatia -26aren parean-. Gaur hondatutako zatiak fresatuko dituzte eta bihar, osteguna, asfaltatu eta pintatuko da.
Lan horiek ‘Pavisa’ enpresak egingo ditu eta horren langileak izango dira bertan seinaleekin auto gidariei txandakako pasoa ematen eta koordinatzen. Hortaz, errepidea zabalik mantenduko den arren hainbat denboran errei bakarra izango da, konpartitu eta noranzko bakoitzekoek txandakatu beharrekoa. Lan horiek koordinatze aldera, Obra-Zerbitzuetako eta Herritarren Segurtasunerako alorrek bildu egin dira enpresarekin, herritarroi eta gidarioi eragingo zaizkien eragozpenak leuntzeko. Udaltzain agenteek bi egunotan beren presentzia eremuan areagotu egingo dute, segurtasuna bermatu eta laguntzeko, VI. Mendeurren kalea herritik irten edo zeharkatzeko bide nagusia baita.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea