Igerileku txikia eta spa zerbitzuz kanpo egongo dira asteburuan mantenu lanak egiteko

19.02.19
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) ezagutarazi duenez asteburu honetan –ostiral arratsaldetik astelehen iluntzera bitartean- igerileku txikia eta spa zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia otsailaren 23ko ostiral eguerdian itxi ostetik 25eko astelehenera bitartean ezin izango da erabili.

 

Gorabeherarik izan ezean eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua berrirekiko da, otsailaren 26ko asteartean.

UKEk zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Etena kontutan izan dezagun. Asteartetik aurrera, ur berria, goitik-behera garbituriko ontzia eta zerbitzuak primeran gozatzeko prest izango baitigugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere