Imagen
Arratsaldean kontu kontari japoniar erara
21.02.19
Udal Liburutegia
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu Kontari ipuin-kontaketa zikloko saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, otsailak 23.
Urteko bigarren kontaldiaren izenburua Kamishibai, ipuin japoniarrak da, eta 4 eta 8 urte arteko neskato-mutikoei zuzenduta dago. Birjiñe Albira izango da ipuin-kontalaria, eta saioa euskara hutsean burutuko da.
Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da, 17:30etik aurrera, eta sarrera doakoa da. Kontaldiaren martxa egokia bermatzeko, plazak mugatuta egongo dira eta gehienez ere 40 neska-mutilek parte hartu ahalko dute. Era berean, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak
Imagen

17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’
Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen

05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian
Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen

30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest
Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki
Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki