‘Itxi ateak suari’ suteak ekiditeko

01.03.19
Hiritarren Segurtasuna

Pertsona eta animalientzako arrisku gehien izan dezaketen etxeko arazoetako bat etxebizitzetako suteak dira. Hori horrela, Ermuko Udalak Babes Zibilerako Udal Plana sustatu eta onartu du 2018ko urrian. Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen oniritzia jaso du jada planak.

Estrategia horren helburu nagusietako bat udal eremuan norbere buruaren babesa sustatzea da. Horren harira, Udaleko Hiritarren Segurtasun Alorrak etxeko arriskuei eta jarduera arriskutsuei aurrea hartzeko prebentzio eta zabalkunde kanpainak egiten hasi da.
Azken kanpainak Itxi ateak suari du izena, eta Bizkaiko Suhiltzaileekin lankidetzan garatu da. Etxeko suteen aurrean hiritarrek ahalik eta erantzunik egokiena ematea eta arriskuak murriztea da helburua, eta hori lortu ahal izateko, kartelak banatu dira herriko bizilagun elkarte guztietan.

Kartel horietan, sute kasu ezberdinetan nola jokatu behar den azaltzen da, bai bizilagun baten etxean gertatzen denean, bai geure etxean dugunean sua, baita ihes egiteko zailtasunak ditugun egoeratan ere. Etxeko suteen aurrean ahalik eta egokien jokatzeko aholkuak ematen ditu kartelak, betiere atalik garrantzitsuena oroitaraziz: 112 larrialdi zerbitzuetako zenbakira deitzea.

Ermuko Udalak guztira 500 kartel banatuko ditu, eta horietatik 300 behintzat jada jaso dituzte komunitateak kudeatzen dituzten enpresetan. A3 tamainako kartelak dira, plastifikatuak, koloretan eta bi hizkuntzatan. Portaletan kokatzeko pentsatuak daude: ate nagusiaren atzean, igogailuan, eskaileretan…

Oinarrizko jokabide-neurriak

Etxeko suteek ondorio oso larriak izan ditzakete. Neurri oso sinple batzuei jarraiki, ekidin egin ditzakegu: aldiro galdararen errebisioa egitea; argiak trapu eta paperekin ez estaltzea; hautsontzien edukia zakarrontzian ez hustea zigarroak eta hautsak ongi itzalita daudela konprobatu gabe; eta gas jarioa nabaritzen bada, argiak ez itzali edo piztea. Etxetik ateratzen bazara, nahiz eta denbora oso laburrerako izan, ez utzi lisaburdina, labea, kafetera, bitrozeramika, eta abar piztuta edo martxan. Bete honako oinarrizko jokabide-neurriak:

  • Ez erre ohean.
  • Ez gainkargatu entxufeak eta ez egin kableen juntura edo konexiorik.
  • Sukaldeko kanpaia garbi mantendu.
  • Sutea badago, utzi egiten ari zarena, itxi leiho eta ateak eta zeure burua salbu mantendu. Ez erabili igogailua eta hormatik hurbil joan.
  • Ez badago kerik, makurtuta joan eta trapu batekin sudurra eta ahoa estali.
  • Harrapatuta baldin bazaude, jarri trapu bustiak ateetako zirrikituetan eta leihoetatik laguntza eskatu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz