'Basque selfie' eta 'Destroyer. Una mujer herida' ikusgai asteburu honetan Ermua Antzokian
Zine aste berriari hasiera emango dio ostegunean Ermua Antzokiak. Aste honetan lau filma interesgarri, genero ezberdinetakoak eta gaur gaurkoak dakarzkigu, ikusle oro asetzeko modukoak. Programatutakotik, aipagarri dugu J. Calderon zuzendariaren ‘Basque Selfie’, Korrontzi taldeko musikariaren istorioa kontatzen duen dokumentala.
Osteguneko zineklubak eta ‘La tercera esposa’ tituluak hasiera emango diote eskaintzari. Filma Ashleigh Mayfair zuzendari Vietnamdarrarena da. 96 minutu irauten ditu eta jatorrizko bertsioan eskainiko dugu, gaztelerazko azpitituluekin. Bi sari ditu; bata Torontoko (Kanada) Jaialdikoa Asiako filma onenarentzat eta, bestea, TVE saria-Bestelako begirada saria Donostiako jaialdian eskuraturikoa. Sinopsiak jasotzen duenez Vietnameko XIX. Mendeko nekazal gizartean 14 urteko May neskatila Hung gizon nagusi eta dirudunaren hirugarren emazte egingo da. Laster baten konturatuko da hobera egiteko izango duen aukera bakarra seme bat erditzea izango dela. Haurdun geratzen denean aldiz, gizarte mailan gora egiteko dituen aukerak tentazio bihurtuko dira. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko da, zazpi eta erdietan J. Caballero errealizadorearen ‘Basque selfie’ tituluaren lehen emanaldia izango baitugu. Dokumental bat da, euskal dantza eta musikak munduan zehar ezagutarazten jarduten duen Agus Barandiarena musikariaren istorio kontatzen duena. Musikariak ezusteko galantari aurre egin beharko dio, errepide berri bat egiteko bostehun urteko antzinatasuna duen bere familiaren baserria eraitsi behar dutelako. Agus Barandiaranek proiektuari aurre egingo dio bere sustraiak eta bere nortasunari eusteko borrokan. Aurpegi ezagun ugari ditu lan honek: Candido Uranga, Itziar Aizpuru, Aizpea Goenaga, Aitor Merino, Itziar Ituño eta Agus Barandiaran bera. Filma hau ikusteko aukera izanen dugu baita igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala Karim Kusamak zuzendutako Destroyer. Una mujer herida titulua duen lan ipar amerikarra da, protagonista nagusia Nicole Kidman aktorea duena. Sinopsian jasotzen denez Erin Bell poliziak Californiako basamortuan mugitzen zen banda arriskutsu batean txertatu zen gaztetan. Mafiaren munduan barneratzeak ondorio txarrak eragin zizkion burutik oso sano ez baitzen geratu, nahiz sendatua zegoela uste. Banda haren liderraren berri eduki ondoren, Bellek odisea gorabeheratsu eta existentzialari ekingo dio beste behin. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratseko eta gazteentzako emanaldian, marrazki bizidunen ‘Lego 2 filma’ eskainiko dugu euskaraz, arratseko 5etatik aurrera. Bost urte lasai eman ondoren mehatsu berria izango dute protagonistek: espazio kanpoko Lego duplo inbasoruak bueltatuko baitira dena sustituaz. Emmet, Lucy, Batman eta lagunek indarrak Batuco dituzte gudari aurre egiteko.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean