Haurrentzako I. Komiki Lehiaketa antolatu du Ermuak
Ermuko Udalak, Udal liburutegiaren bitartez, haurrentzako Komiki Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du. Narrazio-genero horren irakurketa eta sormena sustatzeko urteko kanpainaren barne kokatzen da deialdia.
Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasle ermuarrek parte hartu ahal izango dute ekimen honetan, eta ikasturte bakoitzak kategoria bat osatuko du. Parte-hartzea bakarkakoa izango da, eta pertsona bakoitzak lan bat soilik aurkeztu ahalko du.
Gaia librea izango da, baina pertsonaia protagonistak eta istorioa originalak, norberak sortuak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Ezingo dira pertsona errealen izen-abizenak aipatu, ezta indarkeria, sexismoa, arrazismoa edo tolerantziarik gabeko bizikidetza eragiten duten edukiak agertu ere. Lanak euskaraz, gaztelaniaz nahiz testurik gabe aurkeztu daitezke.
Teknika ere librea izango da, eta zuri-beltzean edota koloretan egin ahalko dira lanak. Luzera aldetik, A4 tamainako orri bat edo bi entregatuko dira, paperean.
Epemuga: apirilak 5
Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta apirilaren 5ean, ostirala, amaituko da. Gutunazal handi batean sartu beharko dira obrak, kanpotik titulua jarrita baina datu pertsonalik gabe. Horren barruan, beste gutunazal itxi eta txikiago batean, egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta ikastetxea sartuko dira, eta kanpoan titulua jarriko zaio horri ere. Guztia Udal liburutegian entregatu ahalko da, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:30era.
Lanak aztertuko dituen epaimahaian liburutegiko langileak eta Martin Azpilikueta eta Kike Infame komiki adituak egongo dira.
Apirileko azkeneko astean zehar banatuko dira sariak, kategoria bakoitzeko bat. Irabazle bakoitzak marrazteko materiala eskuratuko du, eta bere ikastetxeak, aldiz, komiki sorta bat.
Kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak hemen.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki