Aimar Galdos txirrindularia garaile izan da Atarrabian

17.04.19
Kirolak

Aimar Galdos Alonso (Gaursa Renault-Elorrio-Abadiño) txirrindulariak ermuarrak lehen urteko kdeteentzat Burlata-Atarrabian (Nafarroan) jokatutako Beola Motor XXX. Saria irabazi zuen pasa den azken asteburuan. Saria herriko txirrindulari elkarteak antolatzen zuen eta garaipen horri esker, Gaursa Renault-Elorrio-Abadiño taldeko kirolariak kadete mailako lidergoa eskuratu du, sari banaketa ekitaldian elastikoa jantzi zuelarik.

Aimar lehen izan zen helmugan txirrindulariek egindako sprintean gailendu eta gero. Lineako lasterketa honetan 48 kilometro korritu zituzten, garaileak hori betetzeko ordu bete, 13 minutu eta hogeita bost segundo behar izan zituelarik. Denbora bera markatu zuten bere atzetik jarraian sartu izan ziren hogeita hamarrek. Ermuarrak lasterketa horretan eta bataz beste orduko 39 kilometro abiadura izan zuen, sailkapenean jasotzen denez (3. orrialdean).

Ermuarrak erregulartasunari eutsi nahi dio denboraldi on bat egin eta ikasten jarraitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere